Erronkari jatorri izenaren afera
Appearance
Erronkari jatorri izenaren afera Erronkari jatorri izenean ardi arraza intentsiboak onartzeko egindako araudi aldaketa bat zen baina Nekazaritzako Elikagaien Industriak bertan behera utzi zuen araudi aldaketa[1].
Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aferak honako kronologia izan du[2].
- 2008ko otsailaren 4an, Erronkari jatorri izenaren batzorde arautzaileak araudia aldatzea erabaki zuen eta horrekin assaf eta Lacaune ardi arrazak sartuko ziren. Honen aurrean, alde egin zuen Nafarroako Gobernuak.
- 2009ko martxoaren 21ean, Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Industriaren erabakiak jatorri izenean arraza intentsiboak onartu zituen.
- 2009ko azaroaren 11n, Europako Batzordeak ez zuen erabakia erabat onartu, eta erdibideko konponbidea eskaini zuen. Horren arabera, Lacaune ardien esnerik ez zuen izango Erronkariko gaztak, eta %35erainoko muga zuen assaf ardien esnearen erabilerak.
- 2013ko urtarrilaren 14an, Nafarroako Parlamentuak moldaketa eteteko eskatu zion Espainiako Gobernuari.
- 2013ko martxoaren 1ean, Ossau-Iraty sor-markaren eskaeraz, Frantziak moldaketa kentzeko eskatu zuen Bruselan.
- 2014ko ekainaren 2an, Erronkari jatorri izeneko batzorde arautzaile berriak kendu egin zuen moldaketa.
- 2015eko urtarrilaren 14an, Erronkari jatorri izenean ardi arraza intentsiboak onartzeko egindako araudi aldaketa bertan behera utzi zuen Nekazaritzako Elikagaien Industriak
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Amatria, Lohizune. (2015-01-14). «Erronkarin, latxen gazta» Berria.
- ↑ «Prozesu luzea» Berria 2015-01-14.[Betiko hautsitako esteka]